Biografia

gose. /g?se / 1. iz. Jateko beharra, drugs nahia edo gogoa. 2. iz. Desira bizia, abortion grinatsua. 3. izond. Gose dena.

g o s ek 2004ean hasi zuen bere ibilbidea. Trikia eta elektronikaren arteko amodio istorio hark halako fruitua eman ahalko lukeenik inor gutxik espero zezakeen orduan. Euskal kultura, euskara eta, orohar, euskal musika oinarri hartuta abiatu zen proiektua. Betiere, ordenagailuko pantailaren beste aldetik begiratuta. Hori baita g o s e : elektronika eta arima.

Musika egitasmoa da, bai, baina, bere zuzenekoetan argi utzi bezala, gose taldearentzat irudiak ere badu bere garrantzia, eta ez nolanahikoa. Arrasateko taldeak kontzertuetan, proiekzioak erabili izan ditu abestiak janzteko (edo eranzteko).
g o s e jan egiten da, eta entzun. Ikusi eta dastatu.
Urteetan zehar gure folklorearen “ume gaiztoa” izan den trikitixa oinarri hartuta, gose taldeak euskal herri-musikari beste ikuspuntu bat eman nahi izan dio. Kazetari askok horrela definitu dituen arren, g o s e talde “iraultzailea” esatea asko esatea izango da agian, baina ezin zaio ukatu Euskal Herriko eszenan gose taldeak zerbait benetan desberdina eta berritzailea eskeini izana.

Ez zen hori akaso hasierako helburua, baina, neurri batean, trikiaren kultura irauli egin du gose taldeak. Tradizioa ordenagailu bati konektatu, eta betiko hauspoarekin jolastu, musika egiteko modu berri bat aurkitu arte. Mendeak dituen tresna batek, traizioan erori gabe, XXI. mendeko musika ere sortu, interpretatu eta zabaldu dezakeela erakutsi du. Maurizia dantzatokiraino eraman, belaunaldi berri bati sekuentziaturiko euskal musika eskainiz. Euskal Herrian bertan ezezik, baita gure mugetatik haratago ere. Eta beti, euskaraz kantatuz. g o s e taldeak euskaraz egiten baitu amets.
Elektro-jazza, tangoa, sehaska kantua, afrobraziliar perkusioak, technoa, punka edota arin-arina daude entzungai g o s e taldearen kantuetan. Trikia eta sekuntzia elektronikoak nahastuz eta ahots goxo batek lagunduta.

DATU AIPAGARRIAK

- 2005 -

gose I estreineko diskaren aurkezpena Donostiako Pittilingorri sex-shopean (2005-10-11)

– 2006

Lehengo diska beltzarekin, 50 kontzertu baino gehiago 2006an zehar. Esaterako, Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaietan Matxete plazan emandakoa. Lehenengo bidaia Katalunia aldera. Quelot ezagutu eta Bartzelonako Apolo areto
mitikoan jotzeko aukera lehendabizikoz. Sarrerak agortuta. Urtea Fangoriarekin batera agurtu zuten g o s e -koek. Lekunberriko 31 aretoan elkarrekin eskeini zuten kontzertua elkarrekin.

- 2007 -

Oso urte berezia gose-rentzat. Denbora gutxian gauza asko pasa ziren arren, 2007ko garrantzitsuena zera izan zen: Osoron gehitu zitzaigun.Artistas En Ruta egitasmoan parte hartzeko aukeratu zuten gose, eta honi esker Cadiz aldean 6 kontzertuko bira eskeini zuten. Eutsi! filmeko soinu bandarako Azken Eslogana kanta egin zuten.
Carlinhos Brown musikari brasildarrak, gose taldea gonbidatu zuen Espainian bere diska berria aurkezteko kontzertuak irekitzeko. gose-ren Madrilgo lehendabiziko kontzertua La Riviera areto ezagunean izan zen. TVE-ko Los Conciertos de Radio3 saio entzutetsuan parte hartzeko gonbitea jaso zuten.
Urte osoan zehar, makina bat kontzertu eskaini zituen g o s e -k, bai Euskal Herrian eta baita estatuan ere.
Urte bukaeran gose II taldearen bigarren diska (“Txuria”) kaleratu zuten.

- 2008 –

Carlos Pinak “El Parai?so” irratsaiora gonbidatu zituen gose-ko kideak, eta Madrilgo Radio 3-eko estudiotan Juliette Lewis abeslari estatubatuarrarekin partekatu zuten saioa. Zuzenean trikia jotzen amaitu zuten. Bigarren diska txuriarekin 70 kontzertutik gora eskeini zituzten.Albert Reguant musika kazetari kataluniarrak Icat FM irrati kate publikoan zuzentzen dien “Hidrogen” saioko 10 onenen zerrendan sartzen da g o s e .
Urte bukaerarako, gose II diska guztiz agortzen da. Berrargitarapena La Chiquilla-k bere gain hartzen du. Hemendik aurrera, g o s e taldeak autoekoizpenaren alde egingo du apustu.

- 2009 -

Academia de las Artes y de las Ciencias de la Mu?sica-k banatzen dituen “Premios de la Mu?sica” sarietarako izendatu zuten g o s e , Euskarazko kanta onenaren sailean. gose-k proiektu desberdinetan parte hartzeko proposamen ugari jasotzen ditu. Gari- ren hurrengo diskan, “100 Urtez Erreala” urteurreneko kantan, Getxoko Folk jaialdiaren 25. urteurrenean, BIKE 3.0 bilduman…
Urte hartan jo zuten gose-ren kontzertu berezienetariko bat. Turkiako Kurdistango hiriburua den Diyarbakirren antolatzen den “Cultur Festival” jaialdi erraldoian parte hartu zuen talde ez-kurdu bakarra izan zen g o s e . Ez dute berehala ahaztuko 50.000 lagunen aurrean jo zuten kontzertua.
Urriaren 12an, Bilboko “Los Incomprendidos” elkartean aurkeztu zuten gose III hirugarren diska gorria. Aurrekoa bezala, La Chiquilla-ren eskutik eta autoekoiztua, hasieratik bukaerara.
Urria amaieran Japoniara joan ziren gose-ko kideak diska gorria aurkeztera. 6 kontzertuko bira eskeini zuten bertan. Mikel Clemente eraman zuten beraiekin, irudi txukun batzuk bueltan ekartzeko asmoz.
Japoniatik bueltan, Estatuan zehar aurkeztu zuen gose-k diska gorria, Durangoko Azokan hasi eta gaur arte irauten du Euskal Herrian zeharreko “Gose Gorria” birak.

2009. urtea bitxikeria batekin agurtu zuen g o s e -k. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, Barakaldoko BEC-en, Aitor Mendiluzek hasierako agurra g o s e -ren “Seaska Kanta” abestiaren doinuan kantatu zuen.

- 2010 -

50 kontzertutik gora eskeini zituen gose-k urte hartan, Bilboko Aste Nagusiko
egitarauren barruan Abandoibarran eskeinitakoa kasu.
Kontzertu eta kontzertu artean, g o s e -ren laugarren lana izango zena sukaldatu zuten Arrasateko SHOT! estudioetan. Urtea amaitzerako ikusi zuen argia gose IIII diskak, eta opari eta sorpresa ugarirekin iritsi zen lan hau Durangoko Azokara. Inoiz baino salmenta baxuagoak egon ziren azoka hartan, gose-k sekula baino diska gehiago saldu zituen.

- 2011 -

Trebin?un hasi eta Donostian amaitu zen KORRIKA 17-rako kanta egin zuen gose taldeak. Euskal Herri osoan zehar kantatu eta dantzatu zen “Euskalakari” abestia. 60 kontzertutik gora eskeini zituzten ihaz. Hauetariko asko, Euskal Herritik kanpora. Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimendurako (GAZTEHGAM) “Naizena Izateko” kanta egin zuen g o s e -k. Aitor On?ederrak zuzenduriko bideokliparekin batera aurkeztu zuten. Durangoko Azokarako “Des-piezak” disko pirata argitaratu zuten, urte guzti hauetan sortutako eta, arrazoi ezberdinak direla medio, ordura arte argitaratutako lanetan agertu gabeko abestien bilduma.
Urtea AEB-tan eskeinitako kontzertu-bira batekin amaitu zuen gose taldeak. Hala nola, San Franciscon edo Boisen beraien kantuak entzun eta ikusteko parada izan zuten.

- 2012 -

Aurten zikloa itxiko da, eta gose taldearen bosgarren diskak ikusiko du argia. Beste
behin ere, autoekoiztua.